Historia de las iglesias y ermitas de Aretxabaleta liburua jendaurrean aurkeztuko du Aitor Antxia Leturia aretxabaletarrak zapatuan, 12:00etan, Arkupen. Idazleak aurreratu duenez, "Aspaldi hasitako lanaren emaitza da. Jende askok ezagutzen ez duen dokumentazioaz gain, erretratu onak ditu liburuak, bitxikeriak...".
Pandemia hasi aurretik Calahorrako artxiboan, Aretxabaletako parrokia-etxeko artxiboan eta Gipuzkoako Artxibo Historikoan batutako dokumenta-zioarekin eta gero zenbait irakurketarekin osatutako lana dela azpimarratu du Antxiak.
Eliza eta parrokietatik haratago
Hainbat zati ditu liburuak: "Sarreran, Calahorrako gotzaindegitik hasten naiz, Leintz bailara Calahorrako gotzaindegi barruan sartzen delako. Gero, apurka-apurka, Aretxa-baletara iritsi arte. Bertako ermitekin hasi, eta ondoren parrokiak aztertzen ditut. Az-ken honi dagokionez, XVI. mendean hamabost ermita zeuden Aretxabaletan, eta, horiekin batera, Bedoñakoak ere aipatu ditut, Arrasatekoak... Gaur egun, hiru ermita soilik geratzen dira Aretxabaletan: Santutxo, San Vicente –Arientzakoa– eta Sailuente –San Blaskoa–". Eliza bakoitzaren gainean idazteko dokumenta-ziora jo duela dio Antxiak, eta horrekin batera eliza bakoitzaren estilo artistikoaz ere ba-diharduela gaineratu du. "Liburuan jasotzen den dokumentazio zaharrena 1438koa da, eta mendez mende kontatzen dut garapena. Liburuak duen beste zati bat da Aretxabaletan auzoz auzo eta baserriz baserri zeuden biztanle guztiak eta izen guztiak batzen dituena eta abar".
Bestelako bitxikeriak
Antxiak esan du auzo bakoitzak duela zerbait ikusteko, eta hori ere azpimarratuko du aurkez-penean. "Galartzan dorrea eta sarrera ditugu, baina bertako bataio-iturri erromanikoa Apotzagan dugu, Eskoriatzan; apaizak eraman zuena. Jeneral karlista bat hil zen Zubillagan, eta sendatzeko Larrinoko Kakotegi baserrira eraman zuten; besoa moztu zioten, gangrenarengatik, eta kanposantuan lurperatu... Asatzan erruki kutxa dago... Halakoak ere azaltzen dira".