Erronka gainditzea lortu du Aretxabaletan Sarek

Miren Arregi Amasorrain 2021ko eka. 5a, 19:38

Sare Herritarrak 300dik gora lagun batzea lortu du Aretxabaletan, Ibilian-Ibilian dinamikaren baitan. Guardasol zuriekin gezia irudikatuz, salbuespenezko espetxe politikaren amaiera eskatu dute.

Aretxabaletako kiroldegi aurreko futbol zelaian irudikatu dute gezia eta pozik azaldu dira antolatzaileak jendearen erantzunarekin. Hain zuzen ere, beste espetxe politika baten aldeko adostasun soziala irudikatu gura izan dute, "konponbidearen bidean aurrera egiteko ezinbestekoa baita iraganetik datozen minak eta sufrimenduak sendatzea eta erreparatzea, eta baita espetxe politika klabe humanitarioan aplikatzea".

Gainera, Gari Garcia herriko presoa "Aretxabaletara ekartzeko garaia dela aldarrikatzeko" ere baliatu dute ekitaldia, izan ere, adierazi dute, oraindik ere "ibilian-ibilian etxerako bidea egiten jarraitu" beharra dago: "Gari pasa den azaroan Picassenteko espetxetik Zaballara hurbildua izan zen, 2. gradua aplikatuta. Orain gradu progresioan aurrera egitea behar dugu Gari Atxabaltara ekartzeko. Lege arrunta aplikatuta, gradu progresioan aurrera egiteko arazorik ez luke, baina, gaur gaurkoz euskal preso gutxi batzuek lortu dute 3. gradua aplikatzea, nahiz eta 3/4ak beteta izan, gaixotasun larria izan... Beraz, asko dugu orai8ndik euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak