Hasi dira LED argiteria sistema jartzen Ibarra futbol zelaian

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 12a, 17:45

Langileak futbol zelaiko dorrean lanean. Argazkia: Anabel Dominguez.

Ibarra futbol zelaiko argiztapena Led argi sistemagatik ordezkatzea erabaki zuen Udalak, eta gaur, apirilak 12, hasi dira horretan Tecuni enpresako langileak. Argindarraren kontsumoan %56,60ko energia aurreztea da asmoa.

Lanak otsailean esleitu zituen Udalak, aurrekontua 56.900 eurokoa izanik –BEZa kontuan hartu gabe–; hori 2020ko aurrekontuen kontura ordainduko du Udalak. Inbertsio honi laguntzeko, Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntza programara aurkeztuko da.

Futbol zelaiaren egungo argiteria 19 metroko lau dorrez osatuta dago, eta bakoitzak sei proiektore ditu. Ekipamendu horren ordez, 16 led proiektore jarriko dira, dorre bakoitzean lau. Guztira, 24 kilobatioko gastua ekarriko dute, energiaren kontsumoa ia %57an jaistea lortuz. Eta mantentze lanetan ere aurreztuko dutela uste dute udal ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak