Hamabost egunetako opor egunak izan badituzte ere gazteek, positiboen jatorria zein izan den jakiterik ez dago, eta birusa gehiago zabal ez dadin bi geletako ikasleei probak egingo dizkietela gaur, astelehena, jakinarazi die Osasun Sailak.
Probak egiteko ilara luzea
Antigeno zein PCR probak egitera herritar asko deitu dituzte gaur, astelehena, eta horrek ilara luzea sortu du une batzuetan Basotxo inguruan, probak egiten dituzten lekuan hain zuzen ere.
