Aretxabaletako ostalariek salatu dute planifikatu gabeko kudeaketaren erabakiak sufritzen dabiltzala

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 30a, 12:49

COVID-19ren kudeaketa "eskasaren" ondorioz "zigortu" egin dituztela diote herriko ostalariek, 30 tabernari baino gehiagok. Plafinikatu gabeko kudeaketaren erabakiak sufritu dituztela hamabi hilabetean gaineratu dute eta errudun sentiarazi dietela. Jaso dituzten dirulaguntzak "txikiak eta berandu iritsitakoak" izan direla adierazi dute prentsa-ohar bidez. Eta bizi duten egoeraren berri emateko bideo bat zabaldu dute.

Hona hemen ostalarien salaketa oharra osorik:

"Aretxabaletako Ostalariok salatu nahi dugu COVID-19ren kudeaketa eskasaren ondorioz, errugabeak izan arren, zigortu gaituztela. Gure lanbide eta bizimodua errotik moztu digute.

12 hilabete pasa ditugu COVID-19ren planifikatu gabeko kudeaketaren erabakiak sufritzen. Lan egiten utzi diguten gutxietan baliabide oso mugatuekin aritu behar izan gara, etengabe negozioak zabalduz eta itxiz, edukiera oso mugatuekin. Eta luzaroan negozioak itxita izan baditugu ere, gastuen (autonomo, kuotak, langileen altak, soldatak, zergak, gastu finkoak, alokairuak...) ordainketek ez dute etenik izan. Horrela, ez da bideragarria, ez da posible, gure negozioekin, gure bizimoduarekin, aurrera egitea.

Dirulaguntzaren bat heldu da, baina oso txikia eta oso berandu. Guk ez genioke horri dirulaguntza deituko, guk sortu ez dugun kalte handi baten aurrean merezitako indemnizazioa baizik.

30 negozio; hortaz, 30 tabernari baino gehiago zuzenean kaltetuta, eta baita ere horien guztien lankide eta familiak. Errudun sentiarazi eta zigortu gaituzte. Horrela ikusten dugu gure burua eta ez da bidezkoa.

Nola sentitzen garen adierazteko hausnarketarako bideo bat egin dugu Arteman Komunikazioaren laguntzarekin.

Eta, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu bidean lagundu gaituzten eta elkartasuna adierazi diguten guztioi".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak