Bederatzi egoiliar sendatu dira GSR Debagoienan

Uxue Igarza Loiola 2021eko urtarrilaren 26a

Azken orduetan Aretxabaletako GSR adinekoen egoitzan bederatzi lagunek gainditu dute koronabirusa. Hortaz, hamazazpi dira bertan kutsatuta jarraitzen dutenak.

Gipuzkoako egoitzetan 57 egoiliar daude kutsatuta, azken datuen arabera, eta horietatik hemeretzi dira Debagoienean daudenak: hamazazpi Aretxabaletakoak dira eta bi Oñatiko San Martin egoitzakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak