Txatxilipurdik jarraituko du, beste urtebetez behintzat, Atxagazte gaztelekua kudeatzen baina bertako hezitzaileak ez daude ados Udalak zerbitzua orduka esleitu izanarekin. Euren desadostasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean udaletxearen aurrean Prekarietatearen aurrean, gaztelekua borrokan irakur zitekeen pankartarekin.