Automozioko emakume ikasleen topaketa birtualki egingo dute eguaztenean

Maialen Santos 2021ko urt. 22a, 14:16

Automozioko emakume ikasleen lehen topaketa, iaz, Aretxabaletan.

Lanbide Heziketako Automozioko emakume ikasleen bigarren topaketa egingo dute datorren eguaztenean, 10:00etan. Osasun krisiaren eraginez aurten birtualki egingo dutela azaldu dute.

Iaz egin zuten ikasleen lehen topaketa, Aretxabaletako Lanbide Eskolan, eta hark izandako "arrakasta" ikusita "jarraipena" ematea erabaki dute.

"Hiruzpalau hizlari izango ditugu, automozioan lanean dabiltzan emakumeak izango dira, eta moderatzaile batek gidatuko ditu", adierazi dute. Izaskun Landaida Emakundeko presidenteak ere parte hartuko du, gainera. Online egingo duten mahai-ingurura batzera animatu dituzte automozioko Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak.

Horretan parte hartzeko ale-aretxabaleta.eus webgunean esteka jarriko dute egunean bertan, eta azaldu dute euren Youtubeko kanalaren bitartez ere jarraitu ahal izango dela.

Iaz, 50 emakume bilduta

Emakumeen presentzia aldarrikatzeko helburuarekin egin zuten iaz lehen edizioa Aretxabaleta Lanbide Eskolan, eta Lanbide Heziketa zentro ezberdinetatik etorritako 50 emakume baino gehiago elkartu ziren. 

Esperientziak partekatzeko eta automozioko ekintza ludiko batean parte hartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak