Beste hiru egoiliar hil dira Aretxabaletako GSR egoitzan

Hasier Larrea 2021eko urtarrilaren 3a

Joan den zapatutik hona 13 pertsona hil dira guztira Aretxabaletako egoitzan, atzo eta gaur artean sei. Gaur gaurkoz 53 positibo aktibo daude bertan. Egoiliar bat, berriz, sendatu egin da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, lau egoiliar hil dira gau Gipuzkoan: hiru Aretxabaletan, eta bat Irungo Inmaculada egoitzan.

Oñatiko San Martin egoitzan ez da aldaketarik gertatu, lau positibo aktiborekin jarraitzen dute, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak