Abenduaren 31n Kurtzebarri mendian elkartzera dei egin zuen Aretxabaletako Sare Herritarrak, argazkia ateratzeko tontorrean Gari Atxabaltara leloa eta presoen eskubideen aldarrikapena haizatuz. Eguraldi eskasaren erruz bertan behera uztea irteera hori erabaki du. Era berean, Urtezahar iluntzeko (19:00) elkarretaratzeari eutsi egingo diola jakinarazi du, eta Herriko Plazara deitu ditu herritar guztiak, urtero legez, Hator hator abestera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.