Belarmeta dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Karmele Uribesalgo 2020ko abe. 28a, 15:32

Belarmeta dendak irabazi ditu erakusleiho lehiaketan banatutako bi sariak; bai sari nagusia, baita herritarrek emandakoa ere. Horrez gain, botoa eman dutenen artean, zozketa bat egin dute, eta Aida Merino izan da irabazlea.

Gaur eguerdian banatu dituzte erakusleiho lehiaketako sariak, eta Belarmeta dendak irabazi ditu emadako biak. Hori dela eta, sari nagusiaren 300 euroak eskuratu ditu, baita herritarren sariaren 150 euroak ere. Herriko komertzioetan gastatzeko bonoak dira. "Oso pozik" azaldu da Belarmeta dendako Idoia Elexpuru. Merkatariak adierazi duenez, lortutako diruaren zati bat Gurutze Gorrira bideratuko du. 

Aida Merino aretxabaletarrak, berriz, 50 euro irabazi ditu erakusleiho onena aukeratzeko botoa eman duten herritarren artean egindako zozketari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak