Olentzerok, Mari Domingik eta errege magoek eskutitza bidali diete herriko neska-mutikoei

Mirari Altube Arrese 2020ko abenduaren 22a

Aurten ezingo dutela kalejirarik egin adierazi gura izan diete umeei Mari Domingik, Olentzerok eta Errege Magoek, baina gutunak jasoko dituztela, eta baita irakurri ere, esan dute. Eta zaintzeko gomendioa ere eman diete: "Aurtengo oparirik garrantzitsuena geurea eta geure ingurukoen osasuna da".

Gutunak kaixo.olentzero@gmail.com helbidera idatzi beharko dituzte edo Herriko Plazan jarritako postontzira eraman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak