Herriko Plazan jarri ohi den karpan beharrean kalera zabaldu dituzte postuak. Dena den Unai Elkoro alkateak onartu du ez dela unerik aproposena izan: "Herria gune gorrian sartu berri zegoen, ostalaritzaren itxiera dekretatuz. Edonola ere, kutsadura iturria batik bat eremu mugatuan izatean aurrera egitea erabaki genuen".
Uneren batean nahiko pilaketa izan zela aitortu du: "Baina oro har lasai egon zen, jende dezente hurbildu izan arren. Aurrerago izango ditugun ekintzetarako kontuan hartuko dugu".
Azoka arrakastatsua izan delakoan dago: "Aurrekoa ahaztu gabe, oso arrakastatsua izan dela uste dugu. Merkatariek eta artisauek hala jakinarazi digute. Salmentak onak izan dira eta hori pozgarria deritzogu. Kale osoa animatzean denok irabazten dugun konbentzimenduz, baita aurten, ixtera beharturik, egun hau aprobetxatzerik izan ez duten ostalariek ere". Kalera zabaltzean asmatu dutela uste dute eta hurrengo urtean bide beretik jotzeko asmoa agertu dute.