Neguko Azokak 24 artisau, ekoizle eta merkatari elkartuko ditu zapatuan

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 14a, 19:24

Berritasunekin dator Neguko Azokaren seigarren edizioa zapatuan, hilaren 19an. Egun bakarrean izango da, eta Herriko Plazan beharrean Durana eta Mitarte kaleetan izango dira postuak honako ordutegian: 11:00-15:00 eta 17:00-20:00. Gainera, Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak uzteko gunea egokituko dute.

Aretxabaletako artisauen eta ekoizleen produktuen eta merkataritzaren erakusleiho izan gura du beste behin Neguko Azokak. COVID-19a dela eta ezarritako segurtasun neurriak betetze aldera postuen arteko distantzia bermatuko da eta ikusleen joan-etorriak ondo bideratzeko zirkuitu bat osatuko da. Batetik karpak jarriko dira eta bestetik, merkatariek erakusmahaiak aterako dituzte saltokien aurrera.

Askotariko eskaintza izango dela aurreratu dute, eta besteak beste eskainiko dituzte larrua, zilarra, pintura, ilerako osagarriak, arropa, gazta eta eztia. UDAk eta Zaporeak GKEak ere izango dute tokia beste behin.

Hona hemen parte hartuko dutenak:

  • - Hanka beltz
  • - Kiloka
  • - Belar Meta
  • - Tak
  • - Txilarra
  • - Amaia ume denda
  • - Iban Urreta
  • - Nerea Maskariano
  • - Lara Gonzalez
  • - Amaia Otadui
  • - Izaro Sanchez
  • - Maria Zubillaga
  • - Eloisa Arribas
  • - Ariane Unanue
  • - Itsaso Aldai
  • - Miriam Carretero
  • - Almila Shop
  • - Mari Gonzalez
  • - Idoia Elexpuru
  • - Lur Pagoaga
  • - Lara Garcia
  • - Mari Luz Osorio
  • - UDA
  • - Zaporeak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak