"Arrain-zopa eta bakailaoa dira gure espezialitateak"

Txomin Madina Milikua 2020ko abenduaren 13a

Aretxabaletako Gertu janari prestatuetako Sonia Morales.

"Arrain-zopa eta bakailaoa dira gure espezialitateak", dio Aretxabaletako Gertu janari prestatuen enpresako Sonia Moralesek. Gabonei begira beste hainbat jaki ere oso salduak dira Gertun: "Kroketak, piper beteak, txipiroiak, legatza saltsan, bildots errea...".

Eta aurtengo nobedadea txanpiñoiekin egindako pastela izango da. Aurtengo Gabonak nola joango diren ez daki, baina herritarrok ospakizunetarako beharra dugula dio. Bestalde, pandemiak udaberrian egin zien kalte gehien: "Kalte handia egin zigun lehen itxialdian, baina ordutik aurrera ondo ari gara lanean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak