Aldundiko Osasun Sailak emandako datuen arabera, Debagoieneko hiru egoitzatan daude kasu aktiboak: Aretxabaletakoan hogei (azken orduetako zazpiak barne), Eskoriatzako Jose Aranan sei, eta Arrasateko Aita Menin bat.
Bestalde, azken orduetan egoiliar bat hil da Gipuzkoan, eta hiru dira gaitza gainditzea lortu dutenak. Hala ere, 172dira, oraindik ere, Gipuzkoako sareko egoitzetan aktibo dauden kasuak.