Foru Aldundiko Osasun Sailak emandako datuen arabera, Debagoieneko hiru egoitzatan daude kasu aktiboak: Aretxabaletakoan, hamabi (azken orduko zazpiak barne), Eskoriatzako Jose Aranan sei, eta Arrasateko Aita Menin bat.
Bestalde, 102 egoiliar dira erreferentziazko zentroetan ingresatuta daudenak, Eibarren eta Ordizian.
Bigarren olatua
Abuztuak 11n, bigarren olatua hasi zenetik, 57.827 PCR proba egin dituzte zaharren egoitzatan. Horietatik 4.707 azken astean. Bigarren olatuan kutsatutako egoiliarretatik 365 sendatu dira, eta 99 zendu dira.