Komunikazioa errazteko App-a garatzeko bidean dira ALEko ikasleak

Jone Olabarria 2020ko abe. 4a, 16:42
ALEko ikasleak App-aren erabiltzaile izango den pertsona batekin topaketa telematikoan, profila zehazteko asmoz.

Aretxabaleta Lanbide Eskolako ikasleak ari dira proiektua garatzen, Aspace, Unieibar eta Tknikarekin elkarlanean. Komunikaziorako zailtasunak dituzten pertsonei laguntza eskaini nahi diete; erabiltzaileen profila zehaztu eta aztertze fasean daude murgilduta

"Jatorri ezberdina izan ditzake-ten komunikazio zailtasunei aurre egiteko" App bat sortu nahian ari dira lanean Aretxabaleta Lanbide Eskolan irakas-ten den Dependentzia duten Pertsonen Arretarako erdi mailako zikloko ikasleak. Bertako irakaslea den Inma Rubiok azal-du duenaren arabera "aldebiko" proiektu bat da, elkarlanetik sortutakoa, eta hein handi batean ikasleei "ikasitakoaren errealitatea ezagutzeko aukera handia" eskaini diena: "Komunikaziorako laguntza izeneko irakasgai bat dugu ziklo honetan eta teoria aldetik lan karga garrantzitsu bat zuen irakasgaia izanda, sentitzen genuen ez geniola teoria guzti horri irtenbide erreal nahikorik ematen". Hala, eta "laguntzarako proiektua izateko asmoz" abiatu dute bidea.

Topaketak, elkar ezagutzeko

ASPACE, UNIEIBAR eta TKNIKArekin batera garatzen ari diren proiektua dela zehaztu du Rubiok eta erabiltzailearen profilaz galdetuta "komunikatzeko zailtasunen bat" duten pertsonak izan behar dutela azaldu du, "bai zahartzearen ondorioz, bai desgaitasunen batek eraginda". App-a garatzeko jarraitzen ari diren lan metodologiaz galdetuta, zehaztu dute erabiltzaileen profilak, etaostean aplikazioaren baitan erabiliko diren piktogramak sortzea dela ikasleen ardura, oraingoz: "Aspacetik erabiltzaileen txosten bat bidaltzen dute, baina ikasleek ere topaketak egiten dituzte erabiltzaileekin". Oraingoz, bi topaketa egin dituztela azaldu du Rubiok eta hirugarren bat egiteko asmoa ere badute: "Topaketa horietan ikasle eta erabiltzaileen artean komunikatu eta elkar ezagutzen dute". Orain-dik fase horretara iristeko lan handia geratzen den arren, behin App-a martxan dela asmoa ikasleek beraiek erabiltzaileei aplikazioa erabiltzen irakastea dela azaldu dute ALE-tik.

COVID-19ak baina proiektua baldintzatu duela azaldu Inma Rubiok: "Profilak eraikitzerakoan hasierako ideia zentroetara aurrez aurre joatea zen eta erabiltzailea presentzialik ezagutzea, baina orain mantendu dezakegun harremana internet bidezkoa da, eta dena hotzagoa egiten du".

Gaitasunak eta gustuak

Gaur gaurkoz, proiektua Arrasaten eta Bergaran Aspacek dituen zentroekin ari dira garatzen eta oraingoz profilak sortzeko fasean murgilduta daude ikasleak. Gerora etorriko den aplikazioa ahalik eta zehatzena izan dadin, bi lerro lantzen dituzte profila definitzerakoan, "komunikazio-arazoari berari eta gizabanako bakoitzaren ezaugarri pertsonalei erreparatuta":"erabiltzaile bakoitzaren berezko ezaugarrietan oinarritzen dira ikasleak profila finkatzeko, hau da, komunikazio dituen arazo edo zailtasunen arabera, ezaugarri ezberdinak izango ditu".

Hori soilik ez, garrantzia berezia eman nahi izan diote era-biltzailearen alderdi pertsonalari: "zein eremutan komunikatzen den, zer gustu dituen, aisialdian zer egiten duen,bere lanak,...halako alderdiek ere pisu handia dute profil bat definitzerakoan".

Behar bati erantzun emanda

Lanbide heziketak eskaintzen duen formazioa "ahalik eta osatuena" izan dadin Rubiok aitor-tu du hainbat enpresarekin harremanetan jarri ohi direla ikasturtean zehar, "ikasleek bailararen ezaugarriak gertutik ezagutzeko aukera izan zezaten". Hala, komunikazio gabeziei irtenbidea emateko piktogramekin lanean ari zen zentro batekin topo egin, eta arlo hori landu ahal izateko pista eman ziela azaldu du Rubiok. "Alde batetik enpresen aldetik behar bat zegoela ikusi genuen, eta, gure aldetik, ikasgaiari karaktere errealago bat emateko beharra ere bagenuen; orain arte praktikak egin egiten genituen, baina komunikazio arazorik ez zuen lankide batekin". Dena ondo bidean, ekainerako, kurtsoa amaitzearekin batera, espero dute App-a erabilgarri egotea eta ikasleak beraiek izatea erabiltzaileei erakutsiko dietenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak