Auto-karabanarekin agurtuko dute Euskaraldia gaur iluntzean

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 4a, 12:22

Euskaraldia jai giroan agurtze aldera auto-karabana egingo dute gaur, egubakoitza. 18:00etan abiatuko dira Markole auzoan dagoen txatartegi albotik eta bi buelta emango dizkiote Aretxabaletari. Autoetan Euskaraldiko zapiak jarri eta karabanarekin bat egitera gonbidatu dituzte herritarrak.

Aretxabaletan 208 entitatek hartu dute parte eta 71 arigune sortu dira. Norbanakoei dagokienez, 1.190 herritarrek jantzi dute txapa; horietatik %89 inguruk ahobizi rola hautatu du eta %11k belarriprest. "Aurreko edizioarekin alderatuta gurean ere jaitsi egin da kopurua. Baina parte hartutakoen %20 inguru berriak izan dira", adierazi du Eñaut Zubizarreta dinamizatzaileak eta gaineratu: "Herritarrak eta MUko ikasleak mugiarazi ditugu ekitaldiak antolatzerakoan, eta hori positiboa izan da. Hazia erein da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak