Sareko kideek azpimarratu dutenez, osasun neurriak "zorrotz" beteko dituzte katea egiteko, eta, dena behar bezala bermatzeko, 15-20 boluntario inguru ariko direla lanean adierazi dute. Hori horrela, giza katea hiru zutabetan joango dela jakinarazi dute, eta parte hartzaileen artean bi metroko distantzia mantenduko dutela gaineratu, parte-hartzaileei lasaitasun mezua helarazteko asmoz.