Euskaraldiari hasiera emateko, argazki erraldoia

Mirari Altube Arrese

Euskaraldia iritsi da eta behar den moduko hasiera emateko Herriko Plazan elkartu eta argazki erraldoia ateratzera deitu dituzte herritarrak, 18:00etan (banderola ekartzeko eskatu dute). Ondoren, Ro taldearen kontzertua izango da Arkupen.

Ro talde azkoitiarraren post-rock doinuekin beteko da Zaraia aretoko oholtza, 19:00etan, baina ateak aurretik zabalduko dituzte; sarrera, 5 euro da. 

Azaroaren 27an, ostera, Oihana Aranak Portuak liburua aurkeztuko du (19:00), eta abenduaren 1ean Erradikalak ginen antzezlana eskainiko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Elgezabal ipuin kontalari eta aktoreak (19:00); bi horiek ere Arkupen izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak