Azkenean, Urkulun bertan hartu dute gauean atseden, eta gaur goizean berriz ere aireratu dira. Denbora batez atzo arratsaldean bezala urtegi gainean batera eta bestera ibili ostean, eguerdi bueltan egin dute alde, Orkatzategi ostetik, Aitzgainen eta Ugastegin barrena, Araba aldera.