Norbanakoak hasi dira Euskaraldian izena ematen

Mirari Altube Arrese 2020ko urriaren 22a

Euskaraldia abian jartzeko hilabete eskas geratzen denean belarriprest eta ahobizi rolak hautatzeko sasoia iritsi da, eta herritarrak ere hasi dira horretan. Era berean, kultur ekitaldiak ere iritsiko dira, lehenengoa zapatuan bertan; Bi urte, lau hilabete eta egun bat filma emango dute, Arkupen (19:00).

Aretxabaletako batzordekideek mahaia jarriko dute horretarako kalean; domekan, Ibarra futbol zelaian izango dira eta datorren eguenean, Portasol inguruan.

Film emanaldia zapatuan

Euskaraldiak kultur ekitaldiak ere ekarriko ditu herrira. Zapatuan, esaterako, Lander Garrok zuzendutako Bi urte, lau hilabete eta egun bat filma emango dute, Arkupen –19:00etan da, baina 18:30erako zabalduko dituzte ateak eta iritsi ahala sartuko dira edukiera bete arte; sarrera: 4 euro–. Intsumisioaren gaineko filma da, eta zuzendaria bera etorriko da bukaeran kontu kontari jarduteko.

Azaroaren 7an, ostera, Bizarro talde oñatiarra izango Arkupen (19:00) azken diskoa aurkezten: Deshumanizazioa.