"Agroekofeminismoari" buruzko hausnarketa bultzatuko da 'Etxaldeko Emakumeak' taldeak antolatutako topaketan

Ainhoa Arana 2020ko urr. 14a, 16:16
Argazkia: Etxaldeko Emakumeak.

Ostiralean izango da topaketa, arratsaldeko 18:00etan, Arkupen. Izena emateko azken eguna gaur, urriak 14, da eta COVID-19aren ondorioz, 20 plaza soilik egongo dira.

Topaketan zehar gai asko ukituko dituzte eta horietako bat "agroekofeminismoa" izango da. Izaskun Urbaneta Etxaldeko Emakumeak taldean kide da eta "elikadura sistema osoan ematen diren harremanetan arreta jartzeko eta aurkitzen diren zapalkuntzak eta desberdintasunak desagertzeko" topaketa izatea gustatuko litzaioke. Baina "agrofeminismoari" buruz hitz egitean, honela deskribatzen du: “Elikadura sistema agroindustrialak gure bizitzetan izan (eta izaten) dituen eraginak ikusarazi nahi ditugu ikuspegi feminista batetik, eta hauei aurre egiteko alternatibak eraiki”. 

Taldekideek diotenez, elikagaiak ekoizteko eredu txiki bat bultzatu nahi dute, gertukoa, benetan ingurugiroa zaintzen duena, guztien aniztasuna kontuan hartzen duena, guztiak aske bizi diren eta protagonista diren eredu hori eraikitzen. Bizitza erdigunean kokatu nahi dute, eta bizitzaren erdigunean elikadura. Botere harremanen eta zapalkuntzarik gabeko bizitzak, indarkerik gabeko bizitzak. Guzti hori lortzeko desegin behar dena eta eraiki bihar dena, "agroekofeminismo" prozesuaren barruan kokatzen dute. 

Elikatzen gaituen eta lurrak eta pertsonak zaintzen dituen nekatzaritza: elikadura subiranotasuna eta feminismoak bezala izendatu dute topaketa hau. Elikadura subiranotasuna, baina, ez da egunero entzuten den hitz bat. Urbanetak GOIENAri azaldu dioenez, La via Campesinak (nazioarteko baserritarren mugimenduetako bat) garatutako kontzeptu bat da. Elikadura eskubide bat dela defendatzen dute eta ez merkantzia, eredu agroindustrialari aurre egiten diona eta alternatibak proposatzen dituena. 

Talde honek bere helburua horrela laburbiltzen du: feminismoa elikadura burujabetzarekin kutsatu, eta elikadura burujabetza kutsatu. Hori lortzeko hiru ildo nagusi ikusten dituzte eta ostiraleko hitzaldia lehenarekin lotuta dago: mugimendu feminista eta emakumeen elkarlana. Setem Hego Haizea elkartekokien egiten duten lehen ekintza bada ere, beste eragile eta kolektibo askokin antzeko ekintzak egin izan dituzte, eta baita beraiek zuzenean antolatutakoak ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak