Astelehenean hasiko dira Aretxabaleta Lanbide Eskolako gelak ikaslez betetzen

Mirari Altube Arrese 2020ko ira. 11a, 13:00

Goi mailako zikloetakoak izango dira lehenengoak sartzen; irailaren 14an, bigarren mailakoak eta 16an, lehenengoak. Eta erdi mailakoak astebete geroago iritsiko dira; 21ean, bigarren mailakoak eta 23an, lehenengokoak.

Gainerako ikastetxeetan legez hainbat prebentzio neurri ezarri dituzte: maskara, 1,5 eta 2 metro arteko segurtasun distantzia eta higiene neurriak. "Ziklo batzuetako irakasgai konkretu batzuetan babes pantailak eta eskularruak erabili beharra ere gerta liteke segurtasun neurriak bermatzeko", adierazi du Joseba Beristain zuzendariak.

Talde "espezifiko, independente eta egonkorrak" osatuko dituzte eskolan; hau da, lanbide-familia bakoitzeko sail espezifikoak: "Talde horietan irakasleak ere sartzen dira, eta ez dute hartu-emanik izango ikastetxean dauden bitartean, arreta berezia jarriz atsedenaldietan", jakinarazi du Beristainek. Ildo horretatik, atsedenaldiak txandakatuak izango dira. Aireztapenari garrantzi handia emango diotela gaineratu du: "Erabili beharreko hogei minutuko bost minutuz aireztatuko dira gelak, tailerrak, laborategiak eta erabilera-espazioak". Era berean, sarrera eta irteera ezberdinak izango ditu familia-profesional bakoitzak. Eta ikastetxera sartzen den orori tenperatura hartuko diote.

Zuzendariak lasaitasun mezua zabaldu gura izan du: "Segurtasun eta higiene neurri guztiak hartu dira zentroan itzulera modu presentzialean izateko berme osoarekin. Egoera aldatuko luketen kasuak gertatuko balira, kontingentzia-plan bat garatu da egoera zehatz horiei erantzun ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak