Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu, eta Gipuzkoan Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak gidatuko du.
Hala, hilaren 17an, dinamizatzaile talde batek Aretxabaleta bisitatuko du. Bisitaren helburua herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu beharreko neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko. Erdigunean banatuko dute informazioa 12:00etatik 14:00etara, eta maskarak banatuko dituzte herritarren arten.
EAEko Justizia Auzitegiaren ebazpena
EAEko Auzitegi Nagusiak, ebazpenean, gaueko aisialdirako establezimenduak ixteko ordutegia luzatu du; hala, pubek goizaldeko hirurak arte irekitzeko aukera izango dute, diskotekak, aldiz, goizaldeko bostak arte Espainiako Gobernuak iragarri duen neurri berria BOEn argitaratu arte, behinik behin. Ordutegia zabalduta ere, dantza pistek itxita jarraitu beharko dute. Bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek dagoeneko aurreratu dute Salvador Illak gaueko aisialdiri ezarritako itxieraren aurkako helegitea aurkeztuko dutela.