Kurtzebarri eskolaren proiektua, STEAM Euskadi Sarietako finalista

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 29a, 16:00

Hezkuntza zientifiko-teknologikoaren arloan jardunik onenak sarituko ditu STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) Euskadi lehiaketak, eta urrian banatuko ditu lehenengo edizio honetako sariak.

133 hautagaik aurkeztu zituzten proiektuak lehiaketara, eta horietatik zazpi ikastetxe, bi unibertsitate, bi elkarte eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile bat daude finalean; tartean, Aretxabaletako Kurtzebarri eskola, ortu ekologiko zientifikoa izeneko proiektuarekin.

Urrian banatuko dira sariak, eta zehazki lau emango dituzte: unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek sustatutako ekimen berritzaileena; gainerako erakundeek sustatutako ekimen berritzaileena; unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek genero ikuspegiarekin sustatutako ekimen onena; eta, gainerako erakundeek genero ikuspegiarekin sustatutako ekimen onena. 

Sustatzaileen arabera, ikasleen prestakuntza zientifiko-teknologikoa "hobetzea" da ekimenaren helburua, neskei "arreta berezia" jarrita: “Arlo horretako jardunbide egokienak ikusaraztea eta aintzat hartzea da xedea, bai haien eraginagatik eta berrikuntza-mailagatik, bai neskak, gazteak eta emakumeak diziplina horietara erakartzeko duten gaitasunagatik”. 

Bestetik, Hezkuntza Saila hainbat ekimen gauzatzen ari dela adierazi dute, STEAM hezkuntza bultzatzeko; “garapen ekonomiko eta soziala bermatzeko elementu giltzarritzat” jotzen baitute hezkuntza-eredu hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak