Bailararen historian garrantzi handia dauka Galartzako dorretxeak, bai bere linajegatik, bai Gonzalo Lopez de Galarza (XIV) jaunaren historiagatik. Galartzatarren armarria 1556. urtekoa da, harana aske geratu zen urtekoa hain zuzen ere: urrez egindako G eta A letren artean zuhaitz lehor bat dago eta zuhaitz hori igo nahian berriz, hartz bat.
Gotorleku izateko asmoz
Galartza Dorrea bezala ezagutzen den erakina gotortzeko helburuarekin egin zen eta Erdi Arokoa da. Erakin exentua da, zeinen kokapena, leku estrategikoan, Aretxabaletako nukleotik at, Murugain mendiaren hegalean, bere sorreran eraikinak zuen eginkizunari zor zaio. Hantxe bertan eraiki zuten Leintz harana kontrolatzeko asmoarekin. Izan ere, behe Erdi Aroan eta Aro Moderno hasieran gure lurraldean eragin handia izan zuen eraikuntza-tipologiakoari dagokio.
Artearen ikuspuntutik eraikuntzako zenbait elementu interesgarri gorde ditu. Ez bakarrik egiturako elementuak (harlanduzko harri murruak, harlanduz sendotuak ezkantzuetan), baizik eta, batez ere, bao zorrotz eta ojibazkoak, leiho bikiak eta itsu-leiho batzuk. Hauek guztiak arkitektura zibilari egokitutako estetika gotikoaren berezko elementuak dira.
Apotzagako elementuak
Eliza Santa Lutxiren izenpekoa da eta Apozagako hilerrian dagoen pila erromanikoa, jatorriz eliza honetakoa da. San Adrian tailak garrantzi handia du eta dirudienez desagerturik dagoen baseliza batena zen.