Hona hemen oharra osorik:
"Herritarrak lasaitzeko eta azken egunetako zurrumurruak ekiditeko aldera ondorengo adierazpena kaleratzeko erabakia hartu dut.
Joan den ostegunean kultura zinegotziak bere burua ondoezik ikusita etxean geratu zen eta osasun zentroarekin kontaktuan jarri. Bada ez bada PCR froga egitera deitu zuten eta larunbatean jakin genuen positibo eman zuela. Berehala, azken egunetan harreman estua izan genuenokin kontaktuan jarri zen eta denok etxean izan gara orduz gero. Igande eta astelehena bitartean kontaktuan egon garen denok PCR frogak egin ditugu eta zorionez, edo agian zinegotziak beti musukoa eramateko ohitura duelako, denok negatibo eman dugu. Edonola ere, zuhurtasunaren alde, bigarren negatiboa jaso arte askok etxean konfinatuta jarraitu beharra daukagu.
Gauzak horrela izanik, herriko plazan dagoen Paulaner taberna, borondatez, inork behartu gabe, ixteko erabakia hartu zuten jabeek.
Arkupe kultur etxea ere itxita dago, astelehenean desinfekzio lanak egin ziren eta astean itxita segituko du, langileak bueltatu arte".