Herriko Plazan, 82. kilometroa adierazten duen harrian elkartu, kanposantutik gora abiatu, Oro eta Larrino auzoetatik pasa eta Otala Zelain bukatu dute ibilbidea. Toponimia taldeko Gorka Madinabeitiak bertako hainbat bitxikeria eta istorio kontatu ditu ibilbideko hainbat lekutan.
Bukatzeko, Otala Zelain, John Galdos eta Petti musikarien kontzertuarekin gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.