Auzoz auzoko ibilbidea eta kontzertua, gaur, 'HemenGaz' ekimenaren eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uztailaren 11

HemenGaz ekimenaren bueltan Loramendiko toponimia taldekoek ibilbide kulturala egin dute gaur, zapatua.

Herriko Plazan, 82. kilometroa adierazten duen harrian elkartu, kanposantutik gora abiatu, Oro eta Larrino auzoetatik pasa eta Otala Zelain bukatu dute ibilbidea. Toponimia taldeko Gorka Madinabeitiak bertako hainbat bitxikeria eta istorio kontatu ditu ibilbideko hainbat lekutan.  

Bukatzeko, Otala Zelain, John Galdos eta Petti musikarien kontzertuarekin gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak