2002an jaiotako kintoak izango dira aurten tantaia altxatuko dutenak. "Haien ordezkariekin bilera egin genuen eta zein data gura zuten galdetu genien. Irailaren 19a, San Migel jaien aurreko asteburua, hautatu zuten, eta guk ontzat eman dugu", adierazi du Kultura zinegotzi den Ainhoa Caberok, eta gaineratu: "Hori ez denez izango, gainerako ekitaldirik ere ez egitea erabaki dugu, jakinik inguruko herrietan ere bertan behera utzi dituztela".
Era berean, herriko atarte guztietan iratzeak botatzen dituen herritar taldeak ere ez egitea halakorik erabaki du: "Gurutzeak jarriko ditugu hainbat ataritan, baina zuhurrak izan gura dugu, eta iratzerik ez da izango". Dena den, azken orduan, beste taldetxo batek horri eusteko gogoa azaldu du: "Garai honetan poztasun apur bat behar dugu eta saiatu behintzat egingo gara", adierazi dute.