Loramendi euskara elkarteak proposatu zion Udalari uztailera begirako ekimen hau abian jartzea eta bi aldeen artean borobildu dute egitaraua.
Plaza guztiak betetzen badira, zenbait taldek lehentasuna izango dutela iragarri dute antolatzaileek: guraso bakarrak edo bananduak, euskaraz hitz egiteko eta sozializatzeko premiak, edo behar bereziak dituzten haurrak, eta bi gurasoak lanean dituztenak. Hurrenkera honen arabera kanpo geratzen diren plazak zozketa bidez izendatuko dira, eta zozketa hori ekainaren 22an egingo litzateke, 17:00etan, mojen komentuan.