Ospitalean zegoen Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzako adinekoa hil egin da

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 15a, 18:00

Beste patologia baten ondorioz ospitaleratuta zegoen eta COVID-19 gaitza zuen Aretxabaletako GSR Debagoienako egoiliarra hil egin dela azken orduetan aditzera eman dute Foru Aldunditik. 35 egunen ostean Gipuzkoako adinekoen egoitzetan izan den lehenengo heriotza izan da.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du ez dela kasu positibo berririk izan azken orduetan, eta hiru direla COVID-19an positibo emanda jarraitzen duten adineko pertsonak, guztiak Aretxabaletako egoitzakoak. Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan daude horiek.

Martxotik gaur arte, 392 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 168 pertsona hil dira COVID-19rekin. Osasun-krisia hasi zenetik, hamasei zentrok izan dituzte kasu positiboak, eta horietako hamabostek utzi dute atzean birusa, besteak beste, Arrasateko Iturbide egoitzak eta Eskoriatzako Jose Aranak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak