Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan COVID-19ak jotako hiru adineko Eibarko ospitalera eraman dituzte

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 10a, 17:45

Azken orduetan ez da aldaketarik izan adinekoen egoitzetan. Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan lau adineko daude COVID-19ak jota eta horietako batek ospitaleko arreta behar duela adierazi dute Foru Aldunditik. Beste hirurak Eibarko ospitaleko zentro soziosanitariora eraman dituzte.

Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, Eibarko ospitalera eraman dituzten hiru pertsona horiek ez dute arreta espezifikorik behar, sintomarik ez dutelako; birusa kutsatzeko eta zabaltzeko aukerak gutxitzeko eraman dituztela adierazi du.

Gipuzkoako adinekoen egoitzatan azken heriotza maiatzaren 10ean izan zen, orain dela hilabete, hain zuzen ere. Gaur arte, guztira, 392 adinekok gainditu dute COVID-19 Gipuzkoako egoitzetan, 167 zendu dira eta lauk diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak