Martxoaren 19an atzeman ziren lehen positiboak eta ordutik, 389 adinekok gainditu dute gaixotasuna (%69,2), 167 pertsona hil dira (%29,7) eta sei dira diagnostiko positiboarekin jarraitzen dutenak (%1,1), GSR Debagoienan, hain zuzen ere. Gaixo dauden horietatik, inork ez duela ospitale-arretarik behar gaineratu dute, eta guztiak egoitzan bertan artatuak izaten ari direla.
Bestetik, Foru Aldundiak maiatzean aurkeztutako Gizarte Zerbitzuetan errealitate berrira egokitzeko plana-ren barruan jaso zuen hirugarren fasean bisitak baimenduko zituela adinekoen egoitzetan. Egoiliar bakoitzak senide baten bisita jaso ahal izango luke horren arabera, babes neurri handiekin.