Aretxabaletako GSR Debagoienako sei egoiliarrek jaso dute senda-agiria

Jone Olabarria 2020ko eka. 4a, 18:19

Azken 24 orduetan ez da kutsatze berririk ezta heriotzarik atzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Sendatu diren sei pertsonekin, beste sei egoiliar dira diagnostiko positiboarekin jarraitzen dutenak, denak GSR Debagoiena egoitzan.

Dagoeneko 25 egun dira jarraian COVID-19 duten pertsonen heriotzarik gabe Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Eider Mendoza foru bozeramaileak zehaztu duenez, azken 24 orduetan beste sei lagunek jaso dute mediku alta Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan. Era berean, ez da kasu positibo berririk ez heriotzarik atzeman, baina sei egoiliarrek jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin GSR Debagoiena egoitzan.

Gaur arte, 389 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna, 167 lagun zendu dira eta sei pertsonek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, hurrenez hurren, %69,2, %29,7 eta %1,1. Une honetan COVID-19 gaitzean positibo eman duten pertsonek ez dute ospitaleko arretarik behar, eta guztiak beren egoitzetan artatuak izaten ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak