Maskarak fabrikatzeko beste sei lerro aterako ditu Mondragon Assembly-k

Eneko Azurmendi 2020ko mai. 25a, 19:21

Ekain hasierarako aurreikusten ditu lerro horiek, eta dagoeneko 15 dira kooperatibak azken asteetan garatu dituen fabrikazio lerroak, estatu mailan "eragile garrantzitsu" bihurtuz.

Azken bi hilabeteetan maskarak fabrikatzeko makinen 15 eskari lortu ditu Mondragon Assembly-k, horietatik 13 maskara kirurgikoen fabrikaziorako, eta bi FFP2 motako maskaren fabrikaziorako. "Hain zaila den egoera honetan, erakusten ari da garapenerako gaitasun handia duela eta premia kolektibo bati, esaterako, une honetan maskarak hornitzeko daukagun premiari, erantzuteko gai dela".

Kooperatibaren eskaintzan sartzen dira, batetik, babes maila handiko maskaren (maskara autoiragazleak, eta FFP2 eta FFP3 maskarak) fabrikaziorako lerroak, eta bestetik, maskara modelo sinpleagoak, hala nola kirurgikoak, fabrikatzeko lerroak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak