Aramaion koronabirus kasu berri bat atzeman dute PCR proben bidez

Txomin Madina Milikua 2020ko mai. 23a, 15:25

Azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan zazpi pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz, eta egindako PCR probetan hamahiru positibo atzeman dituzte: Bizkaian bederatzi eta Araban lau; tartean, bat Aramaion. Test azkarren bidez, bestalde, 118 kasu berri atzeman dituzte EAEn.

Atzo 00:00ak arteko datuen arabera, azken 24 ordutan koronabirusa atzemateko Euskal Autonomia Erkidegoan egin ziren 5.783 probatan, 131 lagunek eman zuten positibo: 118k test azkarretan; eta hamahiruk, PCR probetan. Azken horiei dagokienez, bederatzi kasu Bizkaian atzeman ziren eta Araban, lau. Aramaiokoa da Araban positibo eman duenetako bat. Gipuzkoan, eta ondorioz Debagoieneko gainerako herrietan ez da kasu berririk agertu.

Azken zenbaketaren arabera, hildakoetan igoera eman da: zazpi izan ziren atzo; aurreko egunean, hiru. EAEn, 1.494 izan dira pandemia hasi zenetik hil direnak. Medikuaren alta jaso zutenak edo sendatutakoak, bestalde 105 izan ziren atzo, eta guztira 17.303 dira orain arte, kutsatu diren guztien %89,3­. Erkidegoko ospitaletako ZIUetan 33 gaixo daude koronabirusagatik, aurreko egunean baino hiru gutxiago.

Nafarroan, aldiz, azken datuek diote bost herritarrek eman dutela positibo PCR probetan, eta pertsona bat hil dela koronabirusagatik.

 

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak