Joan den domekan iragarri zuten Espainiako Gobernuko ordezkariek murrizketak arinduko zizkietela 10.000 biztanle baino gutxiago zituzten herriei, eta aretxabaletar askok uste izan du dagoeneko indarrean zegoela arintze hori. "Edozein ordutan kirola egiten zebilen hainbat herritarrekin egin dugu topo egunotan. Isunik ez dugu jarri baina etxera bidali behar izan ditugu", adierazi dute udaltzainek.
Horregatik, Estatuko Aldizkari Ofizialean noiz argitaratuko zain zeuden herritar horiek. Argitaratu denean, baina, bigarren baldintza bat jarri dute, 100 biztanle izatea kilometro koadroko, eta Aretxabaletak hori ez duenez betetzen, oraingoz, ordutegi murriztuarekin jarraituko dute herritarrek paseatzera joateko zein kirola egiteko, baita umeen kasuan ere.