Mendozak adierazi moduan, azken astean ez da heriotzarik eman. Bestalde, azken bi egunetan mediku alta jaso duten pertsonak Aretxabaletako GSR Debagoienan (2) eta Donostiako Berra zentroan (2) bizi dira.
363 adineko, sendatuta
Gaur arte, 363 lagunek gainditu dute koronabirusa, 167 zendu dira eta 32k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Horretaz gain, bost dira egun kasu aktiboak dituzten zentroak, eta 11 egoitza dira gaitza atzean utzi dutenak: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao.