Jatorri ezberdinetako – Kolonbia, Moroko, Frantzia, Mexiko, Granada eta Euskal Herria– zazpi emakume, Ximena, Monir, Fariza, Paloma, Maria, Celine eta Elena, elkartu dira lanerako Iralabarri plazan duten txokoan. Gost ziurtagiria duen kotoi organikoaren gainean Hemengaz! leloa estanpatu dute lehenengo, banan-banan, eta gero josi egin dituzte maskarak. "Lan handia izan da, baina era berean, polita!", adierazi du Paloma Martinezek.
Udalak eskatutako lana izan da eta maskarak gertu izandakoan dendarik denda eta tabernarik taberna banatu dituzte; Ainhoa Cabero zinegotziak jardun du horretan. Merkatariek zein ostalariek pozik hartu dute oparia.