Egoiliar bat hil eta lau sendatu dira Aretxabaletako GSR egoitzan

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mai. 8a, 18:33

Azken orduetan 12 lagunek gainditu dute Covid-19a Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Aretxabaletako GSRn egoiliar bat hil da eta lauk  gainditu dute gaitza azken orduetan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren berri eman du, eta adierazi du, 65 zentro eta 5.425 plazako sarean, 12 lagunek gainditu dutela gaixotasuna eta bik eman dutela positibo. Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroako egoiliar bat hil da.

Mediku alta jaso duten 12 lagun horiek honako egoitzetan daude: Lau Aretxabaletako GSR zentroan, bi Donostiako Berran, bi Eibarko San Andresen, hiru Zarauzko Santa Anan eta bat Irungo Caser Residencial Anakan.

Guztira, gaur arte, 324 adineko pertsonek jaso dute mediku alta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, "positibo guztien %58,3a suposatzen duelarik; aldiz, 166 zendu dira, %29,8a; eta 66 dira diagnostiko positiboarekin jarraitzen duten pertsonak, guztien %11,9a". Gaurko altaren ordoren, Irungo Caser Residencial Anaka ere Covid-19 gabe geratu dela eman dute jakitera. Ondorioz, 12 izatera igaro dira egun kasu positiboak dituzten egoitzak eta lau dira jada Covid-19 kasu aktiborik gabe geratu direnak. Bestalde, 15 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 11 ospitalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak