Eroskik 10.000 maskara eman dizkio hainbat zaharren egoitza kudeatzen dituen GSR kooperatibari

Maialen Regueiro 2020ko mai. 6a, 14:13

10.000 maskara jaso ditu GSR kooperatibak Eroskiren eskutik, eta entrega, Aretxabaletako Debagoiena GSR egoitzan egin dute, kooperatibak kudeatzen duen zahar etxeetako batean, alegia. Izan ere, COVID-19ak gogor jo du zaharren egoitzetan eta donazio honen helburua da produktu horren eskasia eta premia arintzea.

COVID-19ak eragindako krisia dela-eta Eroskik hainbat elkartasun ekintza gauzatu ditu eta GSRri egindako donazioa horren adibide da. Eroskiko osasun eta jasangarritasun arloko zuzendari Alejandro Martinezek adierazi du, egindako donazio honekin zaharren etxetan "gure adinekoak zaintzen egiten ari diren lana eskertu" nahi dutela. GSR kooperatibako presidente Klaudia Luquitak, bestalde, eskerrak eman dizkio Eroskiri egindako elkartasun erakustaldiagatik eta adierazi du maskarak zaintza lanekin jarraitzeko ezinbestekoak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak