Erakundeengana zuzenean joko dute Euskaraldiko batzordekideek

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 1a, 16:00

Gala eta balkoi festako kartela.

Aretxabaletan ere Euskaraldiarekin buru-belarri ari dira egunotan. Joan den eguenean, Aretxabaletako Euskaraldiko batzordeak bilera telematikoa egin zuen, eta erabiliko dituzten estrategiak adosteko aprobetxatu zuten hitzordua, besteak beste.

Hartutako zenbait erabaki zeintzuk izan ziren adierazi gura izan du Eñaut Zubizarretak: "Zein estrategia erabiliko genituen markatuta geneukan, baina egoera honekin plangintza aldatu behar izan dugu. Harreman zuzena izan nahi dugu; hala, telefonoz deitzeko proposamena alde batera utzita, pertsonalki egitearen aldeko apustu sendoa egin dugu. Hala, herriko talde, eragile eta komertzioengana fisikoki joango gara, dituzten zailtasunak batzera, euskararen erabilera sustatzeko bideak markatzera… Horrekin maiatzaren 11tik aurrera hasiko gara, eta egun horietan berriz batuko gara batzordekideak, egin beharrekoak hobeto zehazteko".

Zapatuan, berriz, balkoi-festa egingo da bailara mailan, 20:00etako txaloen ostean, eta aretxabaletarrei balkoi eta leihoak borobilekin eta #etxealditikeuskaraldira traolarekin apaintzeko dei egin gura izan diete Aretxabaletako Euskaraldiko batzordeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak