Herriko jai nagusiak gertatzen hasteko batzorde bat sortzea maiatzean proposatu du EH Bilduk, "aurtengoak ezberdinak" izango direlako: "Uste dugu herrian nahikoa sormen dugula agertoki posibleak eta jaiak ospatzeko modu desberdinak aurreikusteko. Modu ezberdinean ospatuko ditugu, baina Andramaixak izaten jarraituko dute". Horren adibide jarri ditu AZ Gaubelak antolatzen dabilen jaiak , itxialdi sasoi honetan: "Gogoarekin eta irudimenarekin ia dena posible dela argi utzi dute; baina sekretua parte-hartzean dago". Aurten egingo denak etorkizunera begirako urratsak ezarriko dituela uste dute, "jaiak sortzaileagoak izatea ahalbidetuko" duelako.
Herriko artistak "bultzatzea"
Kultura ereduaren gaineko hausnarketa ere egin gura izan du EH Bilduk. "Orain arte ezarri den kultura-eredua, kasu askotan, bertikala den eskaintza-eskariaren funtzionamenduan oinarritzen da", adierazi du ohar bidez eta uste du beste eredu bat behar dela, "horren osagarri" izan daitekeena, parte-hartzailea eta kosortzailea: "Eredu horretan herritarrak izango lirateke eragile eta kultura-sorkuntza horretan parte hartuko lukete, bai eta haien gozamenean ere".
Hori horrela, honako proposamena egin dute: "Gure herriko artistek parte hartuko duten programazio bat sortzea, egoeraren arabera espazio desberdinak izango dituena. Espazio birtuala edo presentziala izan daiteke gure herriko hainbat tokitan". Etxetik, Arkupeko agertokitik, kaleko espazioetan edo kalera begira (erakusleihoak) sorkuntzak erakusteko aukera izatea herriko artistek jarri dute aipatu dute EH Bildukoek: "Eta horregatik ordainsaria jasotzea planteatzen dugu".