Umeendako jaia antolatu du oraingoan, AZ Gaubelakek

Mirari Altube Arrese 2020ko apirilaren 24a

Umeak paseoan party izenarekin zapatu iluntzeko jaialdia (19:00) umeei eskainiko die AZ Gaubelak taldeak. Horretarako, bideoak bidaltzeko eskatu dizkiete etxeko txikienei: bideo barregarriak kalera irteterakoan zer egingo duten azalduaz edo kalera irteteko prestakuntza zela daroaten erakutsiaz.

Bideoak horizontalean grabatzea eskatu dute eta AZ Gaubelaki bidali behar dizkiete interesatuek: posta elektronikoz: azgaubelak@gmail.com edo Whatsappez: 635 20 64 33. Horretarako azken unea izango da gaur, egubakoitza, 23:59ak. "Animatu eta izan gure jaiaren protagonista!", adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak