Maskarak egiteko makinak iritsi dira, eta Mondragon Taldea goraipatu du Espainiako Industria ministroak

Julen Iriondo 2020ko api. 18a, 15:00

Mondragon Assemblyk Txinan ekoiztutako makinak zekartzan hegazkinak lur hartuta, haiek funtzionamenduan jarri eta hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea da aurreikuspena. Bexen Medical enpresak egingo ditu maskarak Markinan.

"Azpimarratu nahiko nuke Mondragon Taldeak egin duen ahalegin handia; bertako langileek hilabete baino gehiago daramate egunean 24 ordu baino gehiago lan egiten, ekipamendu hau errekorreko denboran ekoizteko", adierazi du Espainiako Industria ministro Reyes Marotok.

Makina hauekin hilean 10 milioi maskara kirurgiko egingo dituztela-eta, haiekin herritarren maskara beharra aseko dela zioen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak