"Aste honetan kopako finala jokatzea tokatzen zen. Jokatu ez da egingo... baina guk ospatu egingo dugu; kopa hori irabazi egin izan bagenu moduan, gainera!", adierazi dute umoretsu AZ Gaubelakeko kideek. Beste behin, musikarekin girotuko dituzte herriko bazterrak eta herritarrak gonbidatu dituzte Youtubeko kanalaren bitartez bat egitera: "Musika topera jarri, zuen taldeetako kamisetak jantzi, balkoiak kolore horiekin atondu, ikurrinak lau haizetara zabaldu eta ospatu zuen taldearen garaipena, edozein izanda ere!".
Aurretik, 20:45 bueltan, Hemengaz ekimenaren spota aurkeztuko dute, hain zuzen ere eguaztenean herrian hartutako irudiekin osatutako bideoklipa.