"Koronabirusak eragindako krisia arintzera" bideratu du hiruhileko ordainsaria Aretxabaletako EAJk

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 4a, 12:10
EAJren udal taldeko kideak abenduan egindako ekitaldi batean.

Aretxabaletako EAJ udal taldeak 5.715 euro jasotzen ditu hiru hilabeteko ordainsari legez. Urteko lehen hiruhilekoan jasotako diru kopuru horri uko egitea erabaki du, eta "egoera honek gehien kaltetutakoak laguntzera" bideratuko duela adierazi.

Boto kopurua, zinegotzi kopurua eta ardura –Tokiko Gobernu Batzordean ardurak izateagatik– kontuan hartuta udal talde guztiek hiru hilabetero jasotzen dute ordainsaria; EAJ udal taldearen kasuan 5.715 euro. Atzo, egubakoitza, bilera egin zuten horiek, eta erabaki, lehen hiruhilekoan jasotako ordainsaria koronabirusak eragindako krisi egoerari aurre egiten laguntzeko erabiltzea; hori bideratuko diete "egoera honen ondorioz kalterik handienak jasan dituzten herritarrei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak